→Etxebarri

Elkarlan Saria jaso du Etxebarriko Inurtxi Elkarteak, Wikiemakumeok proiektuagatik

Eusko Jaurlaritzaren Elkarlan Saria Etxebarrin dago jada, Inurtxi Elkartearen egoitzan. Elkarteak martxan duen Wikiemakumeok proiektuagatik irabazi dute saria.

Inurtxi Elkarteko zenbait kide Elkarlan Sariarekin // Argazkia: Inurtxi Emakumeen Elkartea

Eusko Jaurlaritzaren Elkarlan Saria Etxebarrin dago jada, Inurtxi Elkartearen egoitzan. Elkarteak martxan duen Wikiemakumeok proiektuagatik irabazi zuten iaz saria, eta ekainean jaso dute. Ekainaren 20an izan zen Elkarlan Sarien banaketa Euskadiko Artxibo Nazionalean, Bilbon, eta bertara joan ziren Inurtxi Elkarteko zenbait kide: Sonia Francisco, Pilar Sobera, Mentxu Ramilo, Inés Franco, Raquel Vaquero eta Josi Sierra.

Ikaskuntza-kultura eta gizarte kohesioaren aldeko lanen sailean eskuratu dute Elkarlan Saria. “Proiektu berritzailea eta parte-hartzailea da Wikiemakumeok. Besteak beste, emakumeen biografia berriak Wikipedian sortzea, emakume editoreen presentzia handitzea edota generoaren eten digitala murriztea dira Wikiemakumeok proiektuaren helburu nagusiak”, diote.

Etxebarriko Wikiemakume taldearen lehenengo kontaktua 2017ko otsailean izan zen eta ordutik emakumeen hainbat biografia ezberdin eratu dituzte Wikipedian. Proiektua abiarazi dutenetik 26 biografia eratu dituzte eta hamaseina perfil bukatzeko dituzte. Hilero wiki-elkarretaratzeak egiten dituzte Etxebarriko CimeLab-en. Uztaileko wiki-elkarretaratzea hilaren 11n, ostegunez, izango da 16:00etatik 19:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak