→Etxebarri

Igogailu bat eraiki nahi du Etxebarriko Udalak Lezama Legizamon kalean, bertako irisgarritasuna hobetzeko

Lezama Legizamon kaleko 13. zenbakiaren parean irisgarritasuna hobetzeko proiektua kontratatzeko prozesua abian jarri du. 

Lezama Legizamon kaleko 13. zenbakiaren parean esku hartu nahi du Udalak // Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarrin irisgarritasuna hobetzearen aldeko bidean dihardu Udalak. Santa Ana eta Egetiaga Uribarri kaleak berrurbanizatzeko kontratazio prozesuak zabaldu ondoren, Lezama Legizamon kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanean hasi da Udala. Zehazki, Lezama Legizamon kaleko 13. zenbakiaren parean irisgarritasuna hobetzeko proiektua kontratatzeko prozesua abian jarri du.

“Beheko solairuko sotoko lokalen mailan dagoen eraikinaren kota, kalearen mailan dauden atarien kota eta Lezama Legizamon kalearen beraren arteko kota hobetzea da asmoa. Horretarako, hiru geldialdi izango dituen igogailu panoramiko bat eraiki nahi dugu”, diote udal ordezkariek. Hala ere, lehiaketara aurkeztuko diren enpresek diseinu librea dute, hau da, ezaugarriak eta kostua zehazteke daudela adierazi dute Udaletik. Ikerlana kontratatzeko aurrekontua 14.250 eurokoa (BEZa barne) izango da. “Obra hau Lezama Legizamongo auzokide elkarteak detektatu zuen eta zonalde horretako irisgarritasun arazoaren konponbidea izango da”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak