→Etxebarri

Nafarroa eta Galizia kaleak lotzeko igogailua eraikitzea aurreikusi du Etxebarriko Udalak

etxebarri galizia nafarroa kalea 2018 igogailua kokapen posiblea

Nafarroa kaleko zenbaki gorenetan irisgarritasuna hobetzeko proiektua zehaztuko du Etxebarriko Udalak. Horretarako saio parte-hartzaileak egingo ditu.

Igogailua eraikiko luketen tokia, Galizia kaletik Nafarroa kaleraino // Google Maps

Nafarroa kaleko zenbaki gorenetan irisgarritasuna hobetzeko proiektua zehaztuko du Etxebarriko Udalak. Horretarako hobekuntza-proiektua zehaztuko duen taldea kontratatuko du eta ondoren, herritarrekin saio parte-hartzaileak egingo ditu, ingurunean egin daitezkeen hobekuntzen proposamenak jaso eta proiektuan txertatzeko asmoz. Proiektua burutzeko 18.150 euro bideratuko ditu Udalak. Diru-partida hau uztaileko osoko bilkuran onartu zuten Etxebarriko udaltaldeek, aurrekontu moldaketa bat onartuaz.

Hasierako azterketen arabera, Nafarroa kaleko 14. zenbakia eta Galizia kaleak lotzeko igogailu bat eraikitzea aurreikusten du udal gobernu taldeak.

etxebarri nafarroa kalea 2018 igogailua proiektua

Igogailua eraikitzeko hasierako proiektua // Argazkia: Etxebarriko Udala

“Igogailu horrekin nabarmen hobetuko litzateke gune horrekiko lotura”, diote udal ordezkariek. Hala ere, saio parte-hartzaileetan herritarrek proposatutakoa kontuan hartuko du udal gobernu taldeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak