→Etxebarri

Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu du Udalak Asturias eta Extremadura kaleetan

etxebarri san antonio auzoa 2018 extremadura kalea

Eskailera eta arrapala berriak eraiki dituzte. Datozen asteotan Extremadura kalean umeentzako jokoen gunea instalatuko dute.

Extremadura kalea, San Antonio auzoan // Argazkia: Etxebarriko Udala

Eskailera eta arrapala berriak eraiki dituzte. Datozen asteotan Extremadura kalean umeentzako jokoen gunea instalatuko dute

Asturias eta Extremadura kantoi eta kaleen urbanizazio, irisgarritasun eta mugikortasun lanak bukatu ditu Udalak eta datozen asteotan Extremadura kaleko umeentzako jokoen gunea instalatuko dute. Besteak beste, eskailera eta arrapala berriak eraiki dituzte, baita hainbat eskuleku instalatu ere. Era berean, kantoietan zenbait pasabide berri ireki dituzte, Extremadura kalean ur-bilketa hobetu dute, hainbat espaloi berritu dituzte eta beste zenbait berriak eraiki dira mugikortasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Horrez gain, oinezkoak babesteko mutiloiak jarri dituzte kantoi eta atarien irteeretan, sarritan ibilgailuek ixten dutena.

Hobekuntzak argiteria publikoan

LED argiak instalatu dituzte eta kantoien barruan argiztapena zoruan jartzeko apostua egin dute udal ordezkariek. Gainera, kanpoko kale-argietatik zeharka proiektatzen zen argia hobetu egin dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|