→Etxebarri

Programa | 70 jarduera ezberdin izango dira Etxebarriko jaietan

Uztailaren 19tik 28ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko Jaiak. Besteak beste, gastronomia lehiaketak, kirola eta kontzertuak antolatu ditu Jai Batzordeak.

Uztailaren 19tik 28ra bitartean izango dira Etxebarriko jaiak // Argazkia: Geuria

Uztailaren 19tik 28ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko Jaiak. Besteak beste, gastronomia lehiaketak, kirola, haurrentzako eta helduentzako jarduerak eta kontzertuak antolatu ditu Jai Batzordeak. Aurten Elena Caballero La Basu rap abeslari etxebarritarra izango da pregoilaria.

Etxebarriko jaiak 2019 – Egitaraua

Uztailak 19, ostirala
18:30 Poteoa Elektrotxufla Elektrotxarangarekin
20:00 Jaietako kalejiraren irteera Doneztebe elizatik
20:30 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko plazan
23:00 Berbena udaletxeko plazan: Kresala
24:00 Suzko zezena

Uztailak 20, larunbata
10:00 Spinning maratoia udaletxeko plazan: 45 minutuko 2 saio
11:00-14:00 Paella txapelketa. Izena-ematea 09:00etatik aurrera udaletxeko plazan
12:00 Etxebarri ezagutuz orienting familiarra udaletxeko plazatik hasita
13:00 Haurren 3×3 futbol txapelketa udaletxeko plazan
17:00 Helduen Gynkana (+16 urte)
19:30 Hirugihar-jana Doneztebe etorbidea 5en
20:00 Holi festibala gazteentzat Aita Eusebio Arzelaiko belardian
23:00 Kontzertuak: Mugi Etxebarri Festibala: La Familia Iskariote (23:00), Modus Operandi (01:00) eta Balkan Bomba (02:00)

Uztailak 21, igandea
11:00 Neska-mutilen pilota erakustaldia udal frontoian
12:30 Euskal erromeria parte-hartzailea udaletxeko plazan: Kittu taldea
13:30 Vermouth Rock Patxi Bengoa 6n
15:00 Marmitako-jana udaletxeko plazan
16:30 Dardo txapelketa Patxi Bengoa 6n
17:30 Esku Pilota partidu profesionala: Bizkaia Torneoa
18:00 Xaibor diskofesta udaletxeko plazan
20:00 Kontzertuak Egetiaga Uribarri 10en: Sheriff Band eta Wanted
20:15 Hirugihar-jana Antonio Epalza 1en

Uztailak 22, astelehena
17:30 Haur gynkana udaletxeko plazan (4-8 urte)
18:00 Gazte gynkana Patxi Bengoa plazan (9-12 urte)
19:00 Magia ikuskizuna udaletxeko plazan
20:30 Odolki era txorizo jana udaletxeko plazan

Uztailak 23, asteartea
17:00 Bikotekako frontenis txapelketa udal frontoian: finalaurrekoak
18:00 Ipuin kontalaria eta tailerrak ingelesez udaletxeko plazan (3-11 urte)
18:00 Tute eta Briska txapelketa Etxebarri Behekoa Jubilatuen egoitzan
18:30 Magia ikuskizuna Forua 10en
19:30 Zumba jaialdia Patxi Bengoa plazan
20:00 Elkartasun Ponpen tailerra Tobyrekin Antonio Epalza 1en
20:00 Bikotekako frontenis txapelketa udal frontoian: finala

Uztailak 24, asteazkena
18:00 Bi pedaletako karts-en ibilbidea eta erakusketa Amezola kalean
18:00 Mus txapelketako finala Beti Batera elkartearen egoitzan
18:00 Street Dance & Beatbox tailerrak Patxi Bengoa plazan
19:30-20:30 Patata Tortila txapelketa. Izena-ematea 19:00etatik aurrera udaletxeko plazan
20:30 Kontzertu mariachia Egetiaga Uribarri 10en: Gavilan taldea
23:00 DJ Gaua udaletxeko plazan: DJ Galo eta DJ Iker

Uztailak 25, osteguna
11:30-14:00 Puzgarriak udal frontoian
12:00 Kutxa-dorrea udaletxeko plazan
15:00 Makarroi-jana Patxi Bengoa plazan
17:00-19:30 Puzgarriak udal frontoian
18:00-21:00 Haurrentzako tailerrak udaletxeko plazan: ile apainketa, makillajea eta esku lanak
18:30 Mini-molto motor txapelketa
19:00 Txokolate-jana udaletxeko plazan
19:30 Saltxitxa-ogitarteko estropada Patxi Bengoa plazan
20:00 Rock kontzertua Patxi Bengoa plazan: Slow Train

Uztailak 26, ostirala. Santa Ana
11:00 Txitxarrilloa Bizipoz eguneko zentroan: Iñaki Basabe
14:30 Paella-jana
17:30 II. Etxebarriko Jaiak XC. Elkartasun Txirrindulari Martxa (3-14 urte): udaletxeko plaza, Amezola, Aita Eusebio Azelai
18:00-21:00 Dantzaldia Etxebarri Behekoa Adinekoen egoitzan: Orquesta Andoni
19:30 Los Primos a Compás de Flamenkito Patxi Bengoa plazan
20:00 Bertso-poteoa udaletxeko plazatik: Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi
23:00 Euskal erromeria udaltxeko plazan: Trikizio
24:00 Suzko zezena

Uztailak 27, larunbata. Zirko Eguna
Goizetik hasita Etxebarri zirkoan murgilduko da, eta horretarako herritarrak bertan parte hartzera eta gai horren inguruan mozorrotzera animatzen ditugu Jai Batzordetik
11:00-14:00 Sukalki txapelketa. Izena-ematea 09:30etik aurrera udaletxeko plazan
12:00 Sokatira txikia udaletxeko plazan (4-8 urte eta 9-12 urte)
13:00-14:00 Photocall udaletxeko plazan
17:30 V. Sokatira txapelketa kuadrilentzat eta herritarrentzat Amezola kalean
20:15 Garagado Trainera lehiaketa Patxi Bengoa plazan
20:15 Kontzertua Antonio Epalza kalean: Stanby&Friends
23:00 Berbena udaletxeko plazan: Remix
24:00 Suzko zezena

Uztailak 28, igandea
10:30-13:30 Ur-puzgarriak eta apar jaia Taberna Zaharra plazan
12:00 Mariatxia Amezola kalean
15:00 Herri bazkaria udal frontoian
20:00 Saltxitxa-jana udaletxeko plazan
22:00 Jaien amaiera udaletxeko plazan. Kale-antzerkia suarekin: Lekittoko Deabruak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak