→Etxebarri

Jarduera fisikoari buruzko diagnostikoa egingo du Etxebarri Martxan sareak

etxebarri martxan sarea 2018 erakundeak ordezkariak
Etxebarri Martxan Sarea osatzen duten hainbat erakundetako ordezkariak // Etxebarriko Udala

Etxebarri Martxan sareak aurrera darrai eta aurten jarduera fisikoari buruzko diagonostikoa egingo du. Horretarako etxebarritarrek zenbat jarduera fisiko egiten duten inguruko galdetegia prestatu dute. Horren bidez udalerriko herritarrek egiten duten jardun fisikoaren maila neurtuko dute eta emaitzen arabera ohitura osasuntsuak barneratzeko programa egingo dute.

Hain zuzen ere, bizitza sendentarioa daramaten pertsonengan jarduera fisikoa sustatu nahi du sareak. Besteak beste, maiatzean zehar udalerriko parke bio-osasuntsuak erabiltzen dituzten pertsonen formaziora bideratua dagoen programa zabalduko dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horrez gain, beste jarduera batzuk ere bultzatuko ditu sareak. Hala nola, oinezko ibilbide osasuntsuak, kirol-instalazioetan inbertsioak, sentsibilizazio hitzaldiak eta familiei zuzendutako jarduerak.

Aida Ibañez etxebarritarrak irabazi du logo lehiaketa

Etxebarri Martxan ekimeneko talde sustatzaileak sarea identifikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan urte hasieran, eta epaimahaiak dagoeneko logo irabazlea aukeratu du. Guztira 21 lan aurkeztu dira eta Aida Ibañez etxebarritarrak egindako logoa suertatu da irabazle. “Logoa gauzatzeko ‘Etxebarri martxan’ inizialak hartu ditut erreferentzia gisa, bide baten irudia egin dut eta M hizkiaz bi arrastoren irudia egin dut. Era honetan, adierazi nahi dut berdin dela aukeratzen den bidea, kontua da aktibo egotea”, dio Ibañezek. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du, baita eta urte osoko abonua udal kirolegirako.

etxebarri martxan logoa 2018 aida ibanez

Logo irabazlea, Aida Ibañez etxebarritarrak sortua // Etxebarriko Udala

Etxebarri Martxan Sarea honako erakunde hauek osatzen dute: Etxebarriko Osasun Zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa, Kukullaga Ikastetxea, Bizipoz Nerbioi Zentroa, Mugikon enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzua, Eusko Jaurlaritza eta Etxebarriko Udala.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|