→Etxebarri

Etxebarriko udal kiroldegiko gimnasioan 21 makina berri jarri dituzte

etxebarri kiroldegia 2018 gimnasioa makina berriak

Udal kiroldegian hobekuntzak egin ditu Udalak. Hain zuzen ere, gimnasioaren kardio gune osoa berritu dute eta guztira 21 makina berri jarri dituzte.

Makina berriak udal kiroldegiko gimnasioan // Argazkia: Etxebarriko Udala

Udal kiroldegian hobekuntzak egin ditu Udalak. Hain zuzen ere, gimnasioaren kardio gune osoa berritu dute eta guztira 21 makina berri jarri dituzte: eliptiketako 9 makinen ordezkapena, 8 Spinning-bizikleten ordezkapena, 2 arraun-makinen ordezkapena, eta lasterketa egiteko zinten optimizazioa eta zinta berri baten erosketa. Aurki, gainera, eskailera-makina berri bat ipiniko dute.

“Era berean, kirol-lanaren jarraipen hobeago bat ahalbidetuko duen aplikazio bat martxan jartzearen inguruan lanean ari gara. Honek fitness aretoaren eta erabiltzaileen arteko harremana ahalbidetuko luke”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak