→Etxebarri

Etxebarriko kiroldegiak tarifa berriak ditu, %10eko beherapenarekin

etxebarri kiroldegia

Era berean, kiroldegiak ordutegi berria izango du astelehenetik igandera eta jarduera eta onura berriak izango ditu aurten.

Etxebarriko Udal Kiroldegiak tarifa berriekin hasi du urtea. Hain zuzen ere, kanpaina berri bat jarri du martxan, udalerrian erroldatutakoei %10eko beherapena eginez, berriztapenetan zein alta berrietan. Era berean, ordutegian ere aldaketa izan du eta urtarriletik aurrera kiroldegia zabalik egongo da 08:00etatik 22:30era bitartean astelehenetik larunbatera eta 09:00etatik 20:00etara igandetan.

Jarduera eta onura berriak

Tarifetan eta ordutegian aldaketak egiteaz gain, Etxebarriko kiroldegiak jarduera eta onura berriak izango ditu aurten. Horien artean daude, besteak beste, osasun kabinetean %50eko beherapenak, Fitness aretoaren programazioan jarduera osagarriak erabat doan, edota urtebetetzeen ospakizunak otsailetik aurrera.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|