→Etxebarri

Kiroldegiko igerileku estalien sabaia ordezkatuko du Etxebarriko Udalak udan

Igerileku estalien eta Udal Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoen eraikinaren sabaia ordezkatuko du Etxebarriko Udalak eta 96.700 euro inbertituko ditu.

Uztailaren 22an hasiko dituzte obrak eta sei edo zortzi astez luzatuko dira // Argazkia: Etxebarriko Udala

Igerileku estalien eta Udal Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoen eraikinaren sabaia ordezkatuko du Etxebarriko Udalak. Instalazioaren erabilera gutxienekoaren garaia aprobetxatuz, obrak uztailaren 22an hasiko dituzte, eta aurreikuspenen arabera, sei eta zortzi astez luzatuko dira. Hau da, irailerako bukatuta egongo da obra. Lanek iraun bitartean itxita egongo dira igerileku estaliak.

“Gaur egun dagoen estalduraren balio-bizitza bukatu da. Izan ere, eraikin hau martxan jarri zenetik, 1995ean, ez da ordezkatu. Beharrezkoa da ordezkapenari ekitea irazgaiztze eta hermetikotasun baldintzak hobetu asmoz”, diote udal teknikariek. Lan hau udal eraikin publikoen mantentze eta inbertsioen planaren neurri bat da. Obrak Modo Caste S.L. enpresari esleitu zaizkio 96.739,50 euroko (BEZ barne) zenbatekoagatik.

Kanpoko igerilekua ekainean zabalik

Ekainetik aurrera eguzki eta kanpoko igerileku guneak zabalduko ditu Udalak. Eguzki gunea ekainaren 1etik irailaren 29ra bitartean egongo da irekita, eta kanpoko igerilekua ekainaren 15ean zabalduko dute. Uztailaren 21era arte, eta lanak bukatzen direnetik irailaren 29ra arte egongo da irekita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak