→Etxebarri

Kiroldegian eskaini gabeko zerbitzuen prezioa kalkulatu eta 2020ko tasetan deskontatuko du Etxebarriko Udalak

Udalaren asmoa da eskaini gabeko ordu horien prezioa zenbatzea eta kopuru hori datorren urteko erabiltzaileen tasetan deskontatzea.

Etxebarriko kiroldegia / E.U

Etxebarriko Udalak komunikatu bidez jakinarazi du bilerak eta kontaktuak izan dituela kiroldegiko lan gaztazkan dauden bi aldeekin, sektoreko langileekin eta enpresa kudeatzaileaeekin. Horien helburua izan da lanuzteek erabiltzaileengan izan duten eragina baloratzea eta akordio bat lortze aldera bitartekaritza egitea.

Besteak beste, Etxebarriko Udalak enpresari jakinarazi dio, greba dela eta, zerbitzua eskaintzen ari ez den ordu kopurua zenbatzen ari dela datorren urteko tasetan deskontatzeko. Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da eskaini gabeko ordu horien prezioa kontabilizatzea eta kopuru hori datorren urteko erabiltzaileen tasetan deskontatzea. Halaber, Udalak gatazka ahalik eta azkarren konpontzeko itxaropena azaldu du,  “beste neurri batzuk ez hartu behar izateko”, dio komunikatuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak