→Etxebarri

Gilda eta koadrilen arteko ‘La Voz’ txapelketak nobedade, Koadrila Egunean

Koadrila Eguna ospatuko dute maiatzaren 4an Zintururi plazan. Etxebarriko eta San Antonioko koadrila guztiak biltzeko asmoarekin sortua, egun osoko egitaraua antolatu dute.

Etxebarriko eta San Antonioko koadrila guztiak biltzeko asmoa du Koadrila Egunak // Argazkia: Koadrila Eguna

Koadrila Eguna ospatuko dute maiatzaren 4an Zintururi plazan. Etxebarriko eta San Antonioko koadrila guztiak biltzeko asmoarekin sortua, egun osoko egitaraua antolatu dute Koadrila Eguneko Batzordeko kideek. Besteak beste, ohikoa den Sukalki txapelketa, tailerrak eta musika izango dira nagusi. Gainera, nobedade bezala, zenbait ekintza berri antolatuko dituzte: Gilda txapelketa eta koadrilen arteko La Voz lehiaketa, alegia.

IV. Koadrila Eguna 2019 Maiatzak 4 – Egitaraua

09:00-11:00 Sukalki, Vermouth eta Gilda txapelketetarako izen-ematea. Bi maila: 18 urtetik behera eta 18 urtetik gora.
10:00 Tailerrak eta puzgarriak
12:00 Pregoia
12:00 Vermouth eta Gilda aurkezpena
12:30 Eleder Magoa
14:00 Sukalkien aurkezpena
16:20 Sari banaketa
16:30 Koadrilen arteko La Voz lehiaketa eta Irrintzi txapelketa
18:30 Batukada poteoa zintururi plazatik hasita
22:00 Xaibor (XV. urteurrena)
0:00 Xabi Rain DJ

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak