→Etxebarri

Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko jolastokian 300 metro karratuko estalkia jarriko du Udalak

Etxebarriko Udalak lehiaketara atera du Kukullaga-Barandiaran Haur Hezkuntzako zentroko jolastokian 300 metro karratuko estalkia instalatzeko.

2016ko irailean ikastetxeko gelak, jantokia eta gimnasioa lotzeko estalkia jarri zuten // Argazkia: Etxebarriko Udala

Kukullaga-Barandiaran Haur Hezkuntzako ikastetxeko jolastokia guztiz estaltzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Etxebarriko Udalak. Aurreikuspenen arabera 300 metro karratuko estalkia jarriko dute jolastokian, umeentzako jokoak dauden eremuan. Estalpea jantokitik hurbil egongo da eta ondorioz, lehendik dagoen estalpeari gehituko zaio.

Proiektu horretarako aurrekontua 168.707,69 eurokoa da (BEZ barne) eta obrak bi hilabeteko epean exekutatu beharko ditu enpresa adjudikaziodunak udako hilabeteekin bat etorriz. Obra behin bukatuta, espazio hori eskola orduetatik kanpo erabili ahal izango da eta erabilera publikorako eremu estalia izango da.

Zentro honetako gune estalien hobekuntzarako bigarren fasea litzateke hau, izan ere 2016ko irailean ikastetxeko hiru eraikinak (gelak, jantokia eta gimnasioa) lotzeko estalkia jarri zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak