→Etxebarri

Kukullaga eskolako eraikina eta jolastokia arteko eremua estaliko dute udan

etxebarri kukullaga eskola san antonio 2018 estaltzeko gunea argazkia udala

Kukullaga ikastetxeko alde estalia handituko du Udalak eta pistaren itxiera hobetuko du. Obrak udan burutuko dituzte eta 220.000 euroko inbertsioa izango du.

Kukullaga eskolako jolastokian estaliko duten eremua // Etxebarriko Udala

Kukullaga ikastetxeko alde estalia handituko du Udalak eta pistaren itxiera hobetuko du. Obrak udan burutuko dituzte eta 220.000 euroko inbertsioa izango du

Eskola ikasturte berrian itxura berria izango du Kukullaga ikastetxeak. Hain zuzen ere, eskolako alde estalia handituko du Udalak udan. Eraikina eta patio estalia banatzen dituen zonaldea da estaliko dutena, baita sarrera nagusiko aurrealdean dagoena ere. Zentzu horretan, ‘L’ formako estalkia eraikiko dute. “Zonalde estalia handitzeaz gain, gaur egungo pista estaliaren eta eraikinaren sarbideen arteko komunikazioa hobetuko du obra honek, baita aldageletara eta bainugeletara joatekoa ere”, diote udal ordezkariek. Proiektuaren diseinuaren arabera, estalpeak metalezko egitura izango du, polikarbonato gardenez eta txapa grekatu beltzez bukatuak.

Udalak estalpea egiteko obraren kontratazio prozesua abian jarri du, eta aurreikuspenen arabera, udan gauzatuko lirateke obrak. Inbertsioa 220.000 euro ingurukoa izango da (159.510 euro + BEZa). Udalak diru-laguntza eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Kanpoaldean itxiturak

Kukullaga ikastetxearen alde estalia handitzeaz gain, proiektu honek gaur egungo pista estaliaren bi alde ixtea ere aurreikusten du. “Kanpoaldera begira dauden itxiturak dira estaliko direnak. Modu horretan, ura bertatik sartzea saihestu nahi dugu”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak