→Etxebarri

Energia aurrezteko 50/50 proiektua aurkeztu dute Kukullaga eskolan

etxebarri-kukullaga-eskola-euronet-50-50-max-proiektua-2018-hitzarmena-sinadura-argazkia-kukullaga-hlhi

Eskualdeko Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeetan Euronet 50/50 Max proiektua jarri dute martxan: Ugaon, Zaratamon eta Etxebarrin, alegia.

Kukullagako talde energetikoak eta udal ordezkariak 50/50 proiektuaren sindaduran // Kukullaga HLHI

Energia aurrezteko 50/50 proiektua abian jarri dute Etxebarriko Kukullaga eskolan. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoaren bitartez, eskualdeko Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeetan Euronet 50/50 Max proiektua jarri dute martxan. Hain zuzen ere, Ugaoko, Zaratamoko eta Etxebarriko eskoletan.

Ikasleek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek energia aurrezteko hartutako neurriei esker, aurreztutakoaren %50a hezkuntza-zentroari itzuliko zaio, finantza-ordainketaren edo konpentsazio-neurrien bidez. Gainerako %50a Udalaren fakturazio ekonomikoan igarriko da, Udalak berak ordaintzen baititu fakturak. 50/50 proiektuaren sinadura maiatzaren 24an sinatu dute Kukullaga eskolako talde energetikoak eta udal ordezkariek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|