→Etxebarri

Kukullaga ikastetxeen estetika hobetzeko horma-irudiak margotu dituzte

etxebarri kukullaga san antonio ikastetxea 2018 horma irudia argazkia udala

Dekorazio horma-irudiak egin dituzte Kukullaga San Antonio eta Kukullaga Barandiaran Haur Hezkuntzako Zentroetan, Elkar Guraso Elkartearen ekimenez.

San Antonioko ikastetxean egindako horma-irudia // Argazkia: Etxebarriko Udala

Dekorazio horma-irudiak egin dituzte Kukullaga San Antonio eta Kukullaga Barandiaran Haur Hezkuntzako Zentroetan, Elkar Guraso Elkartearen ekimenez

Etxebarriko Kukullaga ikastetxeen estetika hobetzeko asmoz, dekorazio horma-irudiak margotu dituzte Barandiaran zein San Antonio Haur Hezkuntzako eraikinetako perimetroetan zehar. Proiektu hau Elkar Guraso Elkartearen ekimena izan da, Ikastetxeko zuzendaritzaren eta Etxebarriko Udalaren  babesarekin.

Hormen garbiketa, konponketa eta dekorazio horma-irudiak margotzea izan da ekimen honen obra eta 6.000 euro inbertitu dituzte horietan. Kostua hiru erakundeen ekarpenez izan da: Guraso Elkartea, ikastetxea eta Udala.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|