→Etxebarri

Kukullaga eskolako jolastokiko eremu estaliari 540 metro karratu gehitu dizkiote

etxebarri kukullaga ikastetxea 2018 estalkia bukatuta argazkia udala

Kukullaga ikastetxeko eraikina eta jolastokia arteko eremua estaltzeko obrak udan gauzatu dituzte eta dagoeneko lanak bukatu dituzte.

Kukullaga ikastetxeko estalkia bukatuta // Argazkia: Etxebarriko Udala

Etxebarriko Kukullaga ikastetxeko jolastokiak aterpe berria estreinatu du ikasturte berrian. Hain zuzen ere, eskolako eraikina eta jolastokia arteko eremua estaltzeko obrak udan gauzatu dituzte eta dagoeneko lanak bukatu dituzte. Gauzak horrela, ikastetxeko alde estalia handitu dute: “Eremu estalia 540 metro karratu zabalagoa da”, dio Loren Oliva Etxebarriko alkateak. Estalkiarekin jolastokiak lotura zuzena du hezkuntza-zerbitzu guztiak dauden gunearekin eta sarrera nagusiarekin. Era berean, aurretik estalita zegoen pistaren bi aldeak ere guztiz itxi dituzte.

Obra hauek Etxebarriko Udalak burutu ditu, ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Elkar Guraso Elkartearekin lankidetzan. Lan honen kostua 159.510 euro (gehi BEZa) izan da. Hala ere, hezkuntza zentroetako inbertsioak Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dituenez, Udalak diru-laguntza eskatuko du, eta guztira gastatutakoaren %60 arteko laguntza jaso ahal izango du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak