→Etxebarri

Kultur Etxerako sarbideetan hobekuntzak egingo ditu Etxebarriko Udalak

Dagoeneko areto nagusia intsonorizatu dute eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komuna eraiki dute. Datozen asteetan obrak egingo dituzte sarbideetan.

Kultur Etxeko areto nagusia berrituta // Argazkia: Etxebarriko Udala

Dagoeneko areto nagusia intsonorizatu dute eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komuna eraiki dute. Datozen asteetan obrak egingo dituzte sarbideetan

Etxebarriko Kultur Etxerako sarbideetan hobekuntza obrak egingo ditu Udalak. Besteak beste, baldosadura ordezkatu, zuhaixkak kendu, altzairuzko hesia instalatu eta argiztapena hobetuko dituzte. Lan hauek datozen asteetan burutuko dituzte, Santa Marina kalea berrurbanizatzeko obren baitan.

Azken hilabeteotan Kultur Etxeko areto nagusia intsonorizatu dute, mugikortasun urriko pertsonentzako komuna eraiki dute, argiztapena aldatu dute LED teknologia jarriz, eta instalazio elektrikoan zein berogailuan aldaketan egin dituzte. Era berean, aretoa bitan banatzea ahalbidetzen duen panela ere instalatu dute, eta biltegiak berrantolatu dituzte. Horiez gain, eszenatoki berria ipini dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak