→Etxebarri

Kultur Etxeko intsonorizazioa eta irisgarritasuna hobetuko dituzte udan

etxebarri-kultur-etxea-areto-nagusia-2018-uztaila-intsonorizazio-obrak

Areto nagusia intsonorizatuko dute eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komuna eraikiko dute. Obrak udan zehar burutuko dituzte.

Etxebarriko Kultur Etxeko areto nagusia // Argazkia: Etxebarriko Udala

Areto nagusia intsonorizatuko dute eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komuna eraikiko dute. Obrak udan zehar burutuko dituzte

Etxebarriko Kultur Etxean obrak abiarazi ditu Udalak. Hain zuzen ere, areto nagusia intsonorizatzeko lanak hasi dituzte, eta aretoa bera banatzeko tabike mugikorra instalatuko dute. Era berean, komunen zonaldea egokituko dute eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komuna eraikiko dute. Obrak E3D 2008 S.L. enpresak egingo ditu eta udako hilabeteetan burutuko dituzte. Inbertsioa 167.442,79 eurokoa izango da (BEZa barne).

Zehazki, areto nagusiko insorizazio lanak burutzen ari dira bertan zarata mailarik handiena sortarazten duten jarduerak antola daitezen -hala nola, areto-dantzak, zumba edota musika ikuskizunak-. “Lan hauek aprobetxatuz eta intsonorizatutako espazioa izango dela kontuan harturik, espazio hau banatzeko tabike mugikorra instalatzea proposatu da. Era honetan bi areto intsonorizatu erabiltzeko aukera izango da”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak