→Etxebarri

‘Hartu kontrola, aukeratu rola’ Euskaraldiako kantan abestu du La Basu etxebarritarrak

Euskaraldia ospatzeko bi hilabete falta direla, ekimenari gogor eusteko abestia kaleratu dute aste honetan: ‘Hartu kontrola, aukeratu rola’. Abestiraren egileak bost dira, denak emakumeak: La Basu etxebarritarra (hitzak eta ahotsa), Ines Osinaga (ahotsa eta musika), Maddalen Arzallus (hitzak) eta Las Tea Party dj’s (musika).

Abestiaren izenburuak dioen bezala, Euskaraldian parte hartu nahi dutenek rol bat aukeratu beharko dute: ahobizi edo belarriprest. Lehenaren ardura izango da euskaraz hitz egitea ulertzeko gai diren guztiei, haiek erdaraz erantzun arren. Bigarrenaren zeregina, aldiz, euskara ulertzen duela adieraziko du eta bestearekin euskaraz hitz egin dezatela eskatuko du, gero euskaraz edo erdaraz erantzun arren.

Izena emateko epea, zabalik

Irailaren 20an Euskaraldian parte hartzeko izena emateko epea zabaldu zuten. Interesdunek Euskaraldiako webgunearen bitartez eman dezakete izena. Era berean, herri bakoitzean eskuragarri egongo dira eskuorriak izena emateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak