→Etxebarri

Langabezia-tasak %0,7 egin du behera Etxebarrin eta %10,2an kokatzen da

basauri etxebarri behargintza 2015

2017ari begira, %0,7 egin du behera langabezia-tasak: urtarrilean %10,9ko langabezia-indizearekin hasi zuen urtea eta abenduan %10,2ra jaitsi da (urteko txikiena).

Basauri-Etxebarri Behargintzaren bitartez, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eskaintzen dituzte // Geuria

Etxebarriko Udalak gaur bertan jakinarazi du zein den udalerriko langabezia-tasa. 2017ari begira, %0,7 egin du behera langabezia-tasak: urtarrilean %10,9ko langabezia-indizearekin hasi zuen urtea eta abenduan %10,2ra jaitsi da (urteko txikiena). Guztira, biztanleria aktibotik 595 pertsonek bukatu dute urtea enplegu barik.

Langabetu kopuru osotik, %45a 25 eta 44 urte bitartekoa da, %50a 45 urte baino gehiagokoa, eta %5ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen %41a gizonezkoa da eta %59a, berriz, emakumezkoa.

etxebarri langabezia tasa 2017 urtea

Etxebarriko, Bizkaiko eta Euskadiko 2017ko langabezia-indizeak // Etxebarriko Udala

Bizkaian 2017 urte bukaeran langabezia %13,3an izan da eta Euskadin, berriz, %12,1ean. Estatuari dagokionez, %16a baino handiagoa da langabezia-tasa Espainian. “Langabezia-tasa altua da estatu mailan gehien kezkatzen duen gaia. Etxebarri ez da salbuespena, datuak Bizkaiko eta Euskadiko batez bestekoarekin konparatuta hobeagoak diren arren. Arreta berezia jartzeaz gain, neurri bereziak hartu behar dira datu horiek eta langabezian aurkitzen diren pertsonen eta familien egoera hobetzeko“, diote udal ordezkariek.

Langabeziari aurre egiteko neurriak

Enpleguaren eta formazioaren garapenean eragiteko, Etxebarriko Udalak zenbait baliabide eskaintzen dizkie herritarrei. Alde batetik, Basauri-Etxebarri Behargintzaren bitartez, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eskaini eta enpresen sustapena konbinatu: enplegurako prospekzio eta informazio-ekintzak garatzea, besteen kontura lan munduan-txertatzen laguntzea, autoenpleguari eta ekintzailetzari babesa, enpresen eraketa, enpresei lehiakortasunaren hobekuntzan zerbitzua ematea, toki-garapenean laguntzeko jarduerak burutzea eta langabetuei zuzendutako 2018ko Formazio planak osatzea.

Bestetik, Etxebarriko Udal Informatika Zentroa (CIME) erabil dezakete herritarrek. Enplegagarritasunaren hobekuntzari dagokionez, langabetuen kontratazioan eragiten duten bi jarduera burutzen dira bertan:

  1. Sei kontratu zuzen Lanbideren lankidetzarekin: Udalak Lanbideren lankidetzarekin 6 pertsona 3 proiektu konkretuetarako kontratatu ditu: Brigada lan-taldea (2 pertsona), artxibategi-dinamizatzailea (1) eta udal planen 3 kudeatzaile (bizikidetza, komunikazio plana eta merkataritza/enpresa).
  2. Klausula sozialak lan-kontratuetan: enpresak langabezian dauden pertsonak kontratatzera behartzen dituzten klausulak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|