→Etxebarri

Langabezia-tasak % 0,9 egin du behera Etxebarrin eta % 9,3an kokatu da

Etxebarriko langabezia-tasak beheranzko joera izaten jarraitzen du. 2018ari begira, %0,9 egin du behera langabezia-tasak: 2017ko abenduan % 10,2an zegoen langabezia-indizea eta 2018ko abenduan % 9,3ra jaitsi da (urteko txikiena). Guztira, biztanleria aktibotik 556 pertsonek bukatu dute urtea enplegu barik.

Langabetu kopuru osotik, % 45a 25 eta 44 urte bitartekoa da, % 50a 45 urte baino gehiagokoa, eta % 5ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen % 37a gizonezkoa da eta % 63a, berriz, emakumezkoa. Bizkaian urte bukaeran langabezia-tasa % 12,2an izan da eta Euskadin % 11,2an.

Etxebarriko, Bizkaiko eta Euskadiko 2018ko langabezia-indizearen joera // Etxebarriko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak