→Etxebarri

Legizamon parkeko sarbidea egokitu eta garbitu dute Etxebarrin, Tomas Meabe kaletik

Bilbao Menditrail probaren baitan berdeguneak berreskuratzen laguntzeko gizarte ekimena jarri du martxan Laboral Kutxak Etxebarriko Legizamon parkean.

Alberto Pascual Innevento enpresakoa, Joserra Taranco Laboral Kutxakoa eta Loren Oliva Etxebarriko alkatea // Argazkia: Etxebarriko Udala

Legizamon parkea eraberritu dute Etxebarrin, Bilbao Menditrail probaren baitan. Laboral Kutxa Bilbao Menditrail probak berrikuntza nabarmena izan du aurten. Hain zuzen ere, proba pasatzen den lekuetan, Bilboko inguruetako berdeguneetan, iraunkortasuna hobetzeko eta ingurunea berreskuratzen laguntzeko gizarte ekimen bat jarri dute martxan. Ildo horretan, lehen gizarte ekimena Etxebarrin egin du probaren babesle den Laboral Kutxak, Etxebarriko Udalaren laguntzarekin, eta Legizamon parkea eraberritu dute: Tomas Meabe kalearen azpitik pasatzen den antzinako trenaren zubirantz doan bidea egokitu eta garbitu dute, guztira 3 metroko zabalera duen bidea zabalduz.

“Oso ekimen positiboa da. Izan ere, Nerbioi ibaiaren ertzean paseatzen duten auzokideen ingurua hobetzen lagundu baitu. Metroko 2.Lineako zubiaren ondoan, Bolueta eta Etxebarri bitartean, badago asisialdirako zonalde bat, gero eta gehiagotan espazio natural edo asialdirako zonalde gisa erabiltzen dena. Beraz, Laboral Kutxa Bilbao Menditraileko antolatzaileek Bilbo inguruko, eta kasu honetan, Etxebarriko berdegunearen inguru naturalak hobetzeko izan duten inplikazioa eskertzen dugu”, dio Loren Oliva Etxebarriko alkateak.

Hauxe izan da Bilbo inguruko berdegunean zehar pasatzen den probaren inguruko lehen gizarte ekimena, eta aurrera begira indartzeko asmoa dute babesleek. Aurten maiatzaren 5ean izan da proba.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak