→Etxebarri

Euskarazko Liburu eta Disko Azokarekin aurkeztuko dute Euskaraldia Etxebarrin

etxebarri liburu disko azoka 2014

Udaberri Kulturala programaren baitan Etxebarrik Euskarazko Liburu eta Disko Azoka hartuko du maiatzaren 18tik 19ra bitartean.

Udaletxean eta frontoian izango da Euskal Liburu eta Disko Azoka // Etxebarriko Udala

Udaberri Kulturala programaren baitan Etxebarrik Euskarazko Liburu eta Disko Azoka hartuko du maiatzaren 18tik 19ra bitartean. Aurtengoa 16. edizioa da eta udaletxeko plazan zein frontoian izango da. Azokaren ordutegia izango da 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

Jarduera horren barruan Euskaraldia aurkeztuko dute Etxebarrin maiatzaren 19an 19:00etatik aurrera. Euskaraldia euskal hiztunok euskararen erabilera aktibatzeko ariketa soziala da. Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak bultzatu duten ekimen honetan 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute (ahobiziak edo belarriprestak) azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak