→Etxebarri

Liburu eta Disko Azoka izango da Etxebarrin maiatzaren 10ean eta 11n

etxebarri liburu disko azoka 2018 antzerkia 0

Udaberri Kulturala programaren barruan, Euskarazko XVII. Liburu eta Disko Azoka izango da maiatzaren 10ean eta 11n Etxebarrin.

Kale-antzerkiak ere izango dira asteburuan Etxebarrin // Argazkia: Geuria

Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hala ere, Aste Santuko oporrak direla eta, Etxebarrin maiatzean ospatuko dute eguna Udaberri Kulturala programaren barruan. Hilaren 9an haurrentzako txotxongilo saioa izango da Kultur Etxean (17:30) eta maiatzaren 10ean eta 11n XVII. Liburu eta Disko Azoka izango da udaletxeko plazan: maiatzaren 10ean 10:00etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta maiatzaren 11n 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

Euskarazko XVII. Liburu eta Disko Azoka

Maiatzak 10, ostirala
10:00-13:30, 17:00-20:00
19:00 Solasaldia Toti Martinez de Lezea idazlearekin CIMEn
20:30 Kontzertua: Oier Asla

Maiatzak 11, larunbata
10:00-14:30, 17:00-21:00
13:00 Kale-antzerkia: Ondorengoak, Zirika Zirkus
20:00 Antzerki musikala: Txarlestrup, Zirika Zirkus

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak