→Etxebarri

Manresako biktimaren aldeko elkarretaratzea egin dute Etxebarrin

Duela 3 urte Manresan 14 urteko neska bat bortxatzeagatik sei gizon ari dira epaitzen Bartzelonan. Atzo elkarretaratzea egin zuten Etxebarrin, Inurtxi Elkarteak deituta.

Dozenaka lagun bildu ziren atzo Etxebarrin, Manresako biktimari babesa adierazteko // Argazkia: Inurtxi Elkartea

Duela 3 urte Manresan 14 urteko neska bat bortxatzeagatik sei gizon ari dira epaitzen Bartzelonan. Atzo, uztailak 8, biktimak deklaratu zuen epailearen aurrean, eta biktimari babesa adierazteko elkarretaratzeak egin zituzten Espainiako zenbait udalerrietan. Etxebarrin, Inurtxi Elkarteak deituta, kontzentrazioa egin zuten udaletxeko plazan. ‘Nik sinisten dizut’, ‘Gu gara zure manada’ edo ‘Jauriaren kontra bat egin’ bezalako kartelak eraman zituzten elkarretaratzera. ‘Manresako manada berria’ edo ‘Jauria’ izenez da ezaguna erasotzaileen taldea.

Biktimaren esanetan, erasotzaileek pistola batekin mehatxatu zuten. Fiskalak abusua izan zela dio. “Etxebarritik gure bababesa erakutsi nahi diogu Manresako biktimari, ‘ez da abusua, bortxaketa baizik’ oihu eginez. Justizia patriarkalak behingoz amaitu behar du”, diote Inurtxitik, sare sozialen bitartez. Epaiketak ostiralean jarraituko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak