→Etxebarri

Maria Perez izango da Etxebarriko alkatetzarako EAJren hautagaia

etxebarri eaj maria perez 2018 alkategai 2019 hauteskundeak

EAJk ekainaren 12an erabaki zuen Maria Perez Cordoba izango dela talde jeltzaleak 2019ko maiatzeko hauteskundeetan Etxebarrin aurkeztuko duen zerrendaburua.

Maria Perez 2009tik bizi da Etxebarrin // Argazkia: EAJ

EAJko alderdikideek ekainaren 12an erabaki zuten Maria Perez Cordoba izango dela talde jeltzaleak 2019ko maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua.

Gaur egun zinegotzia da Perez Etxebarriko Udalean, EAJ udaltaldeak duen zinegotzia bakarra. Zinegotzi kargua apirilean hartu zuen Perezek, Guillermo Ortegak “arrazoi pertsonalengatik” uko egin ondoren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak