→Etxebarri

Etxebarri Martxan Sarea eratu dute jarduera fisiko-osasuntsua sustatzeko

etxebarri bizikleta plana 2014

Etxebarri Martxan ekimeneko talde sustatzaileak sarea identifikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketaren irabazleak 200 euro eta kiroldegiko urteko abonua jasoko ditu sari gisa.

2014ko Bizikleta Eguna Etxebarrin // Basahuntzak

Etxebarritarren artean jarduera fisiko-osasuntsua sustatzeko eta egoneko bizitza gutxitzeko diziplinarteko programa eratu dute udalerrian: Etxebarri Martxan Sarea. Zentzu horretan, bizitza geldikorrari aurre egiteko ekimenak ezagutaraztea eta zeharka koodinatzea bilatu nahi du Udalak. Besteak beste, jarduera fisikoa sustatzen duten ekimenei jarraipena eta laguntza ematea, geldirik dauden pertsonak aktibo bihurtzeko aukeren eskaintza handitzea eta jarduera fisikoari atxikidura sustatzea dira programa honen helburu nagusiak.

Etxebarri Martxan Sarea osatzen dute hainbat erakundetako ordezkariek: Etxebarriko Osasun Zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Kukullaga Ikastetxea, Mugikon enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzua eta Etxebarriko Udala.

Logotipo bila

Etxebarri Martxan ekimeneko talde sustatzaileak sarea identifikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketaren irabazleak 200 euro eta kiroldegiko urteko abonua jasoko ditu sari gisa. Etxebarrin erroldatuta daudenek parte har dezakete lehiaketan eta gehienez ere bakoitzak bi logo aurkez ditzake. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago otsailaren 19ra arte. 

Epaimahaiak hainbat atal baloratuko ditu: sormena eta originaltasuna, iragarle-eraginkortasuna, kalitate estetikoa, sarearen helburuekin eta filosofiarekin erlazioa, edota logotipoak Etxebarrirekin duen erlazioa. Lehiaketaren oinarriak hemen daude irakurgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak