→Etxebarri

Mendi Martxa antolatuko dute lehen aldiz Etxebarrin, errefuxiatuen alde

etxebarri-mendi-martxa-2018-ganguren-seinalea

Etxebarrik lehen Mendi Martxa hartuko du irailaren 16an, igandez. Ganguren mendira irteera izango da eta bi ibilbide mota izango ditu: 8 eta 17 kilometro.

Ganguren mendira izango da irteera // Argazkia: Etxebarriko Mendi Martxa

Etxebarrik lehen Mendi Martxa hartuko du irailaren 16an, igandez. Ganguren mendira irteera izango da eta bi ibilbide mota izango ditu: 8 kilometroko martxa laburra eta 17 kilometroko martxa luzea. Irteera 10:00etan izango dira udaletxeko plazatik bi ibilbideentzako. Helmuga ere udaletxeko plaza izango da.

Mendi Martxan parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretiaz Etxebarriko Mendi Martxa webgunearen bitartez. Prezioa 10 eurokoa izango da (8 urtetik beherakoak doan) eta bildutako dirua Grezian dauden errefuxiatuei laguntzeko bideratuko dute, SOS Errefuxiatuak plataformaren bitartez. Ibilbidearen egun berean ere izena eman daiteke udaletxeko plazan 09:00ak arte.

Etxabarriko Mendi Martxa Etxebarri Con Siria elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatu dute.

Boluntario bila

Etxebarri Con Siria elkartetik jakinarazi dutenez, boluntario bila dabiltza Mendi Martxa egunean laguntzeko. Besteak beste, antolakuntzan, hornidura-puntuetan, janari eta edari banaketan edota oparien banaketan laguntzeko. Boluntario bezala parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek. Informazio gehiagorako etxebarriconsiria@gmail.com helbide elektronikoa erraztu dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|