→Etxebarri

Aparkaleku gehiago ahalbidetuko ditu Metacaleko urbanizazioak

etxebarri metacal urbaznizazioa 2018 goitik

Era berean, bidegorri-sarea handituko dute. San Esteban etorbideko aparkalekuak kendu eta lorategia, espaloia eta oinezkoentzako bide berriak jarriko dituzte.

Metacal lur eremuaren ikuspegia goitik // Etxebarriko Udala

Era berean, bidegorri-sarea handituko dute. San Esteban etorbideko aparkalekuak kendu eta lorategia, espaloia eta oinezkoentzako bide berriak jarriko dituzte

Aparkaleku berriak, oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio zabalagoak, kale seguruagoak eta bidegintza arloan hobekuntzak egingo ditu Etxebarriko Udalak. Hain zuzen ere, San Esteban etorbidean burutzen ari den proiektuaren gakorik garrantzitsuenak dira arestian aipatutakoak, Amamen eta Aititeen kalean, Barrondo kalean eta Metacal kalean.

Urbanizazio berri honen bitartez, herriaren sarrera hobetu eta “atseginago” bihurtu nahi du udal gobernu taldeak. Horretarako aparkalekuak gehituko dituzte eta bidegorri-sarea zabalduko dute Metacal kalean zehar. Honek guztiak bideak hobetuko ditu, izan ere, egungo Barrondo kalea, Pedro Lobato alkatea kalearekin lotuko baitu. Bide berri honek Amamen eta Aititeen kalea gurutzatzen du eta inguruko bideak hobetu egiten ditu. Horrez gain, hainbat aparkaleku berri eraikiko dituzte. Era berean, Metacal lantegia zenaren inguruan egon den horma botatzeak kalearen zabalera handitzea dakar eta honek aldi berean, orain arte lerroan izandako aparkalekuak baterian aparkatzea ahalbidetuko du.

Gauzak horrela, kale honen zabalerak bidegorriaren jarraipena ahalbidetuko du, bidegorri honek Pedro Lobato kalea paraleloan jarraitzen baitu Metacal kalearen hasiera heldu arte. Bidegorri hau, Egetiaga Uribarri berriz urbanizatzeko proiektuaren bidez, Ametzolako oinezkoentzako gunearekin lotuko da.

Udalerriaren sarreran hobekuntza estetikoa lortze aldera San Esteban etorbideko aparkalekuak kendu eta lorategia, espaloia eta oinezkobide berriak jarriko dituzte. Gainera, bertan kokatuta dagoen udal-jabetzako eremua belardi bihurtuko dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|