→Etxebarri

Metacal eta Doneztebe arteko aparkalekua kendu eta espaloi bihurtuko du Udalak

etxebarri metacal urbanizazioa 2018 aparkalekuak irlatxoa

Mugikortasuna hobetzeko helburuarekin, Metacal kalearen eta Doneztebe etorbidearen arteko aparkalekuak kenduko ditu Udalak. Aparkaleku berriak egingo dituzte inguruan.

Herritarren mugikortasuna hobetuko du jarduketa honek // Google Maps

Metacal inguko urbanizazio eta hirigintza lanek aurrera darraite. Udalerriaren sarreran hobekuntza estetikoa lortze aldera eta mugikortasuna hobetzeko helburuarekin, Metacal kalearen eta Doneztebe etorbidearen arteko aparkalekuak kenduko ditu Udalak (gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen den irlatxoa), eta horien ordez lorategia, espaloia eta oinezkobide berriak jarriko ditu.

Zentzu horretan, oinezkoentzako bi pasabide egingo dituzte eta inguruko beste oinezko bide batzuk berriztatuko dituzte. Horrez gain, lorategi bat izango da eremu horretan eta lantegi zaharra kokatzen zen eremuan zegoen zuhaitza araukari batek ordezkatuko du. Era berean, argiztapen publikoan beste zenbait aldaketa egingo dituzte.

“Bai hirigintza lan hauek bai Metacal, Barrondo eta Herriko Plaza kaleen eta lantegi zaharrak betetzen zuen eremuaren estetika nabarmen hobetuko dira udalerriaren behealdean eta horrez gain bidegintza, aparkalekuak eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna ere hobetuko dira, hau guztia etxebarritarren gozamenerako”, diote udal ordezkariek.

Aparkaleku gehiago

Gutxi gorabehera 12 aparkaleku kenduko dituzte Metacala kalearen eta Doneztebe etorbidearen arteko irlatxoan, “baina, egia esan, Metacaleko urbanizazio berriak aparkaleku gehiago ahabidetuko ditu beste gune batzuetan. Besteak beste, Barrondo kalearen luzapenean”, diote udal ordezkariak. Hain zuzen ere, udal gobernu taldeak apirilean hedatu duen proiektuaren arabera, 48 aparkaleku inguru gehiago izango dira urbanizazio-lanak behin amaituta.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|