→Etxebarri

N634 errepideko bidegurutzeko semaforoen arauketa aldatuko du Aldundiak, Etxebarrin

etxebarri n634 bidegurutzea 2018 semaforoak

N634 errepideko bidegurutzearen semaforoen funtzionamenduaren berrikusketa egitea eskatu dio Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.

N634 errepideko bidegurutzea eta semaforoak // Etxebarriko Udala

N634 errepideko bidegurutzearen semaforoen funtzionamenduaren berrikusketa egitea eskatu dio Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegituren eta Lurralde Garapenaren Zuzendaritza Orokorrari. Hain zuzen ere, zirkulazioa eragozten duten biraketak eta noranzko aldaketak hobetzeko asmoz, eta herriko bi irteeratan puntako orduetan “tapoiak eta ilara luzeak” saihesteko, bidegurutzeko semaforoen arauketa aldatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurreikuspenen arabera, aldaketa hauek otsailean zehar ezarriko dira. Aldaketak behin eginda, bidegurutzearen funtzionamendua aztertuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak