→Etxebarri

Saharar haurrak udan hartzeko familia berrien bila dabil Munduaz Blai Elkartea

etxebarri oporrak bakean sahara ongi etorria 2015 8

Oporrak Bakean ekimenarekin bat egingo du aurten ere Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak. Saharar haurrak udan bueltan etortzeko familia berriak ari dira bilatzen.

2015eko ongi etorria Etxebarrin saharar haurrei // Geuria

Oporrak Bakean ekimenarekin bat egingo du aurten ere Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak. Ildo horretan, saharar haurrak udan bueltan etortzeko familia berrien bila ari dira elkarteko kideak. “Saharar haurrek udako eguraldi beroak ekidin eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera izan dezaten familiak behar dira“, diote Munduaz Blai Elkartetik

Interesdunak harremanetan jarri behar dira Munduaz Blai Elkartearekin martxoaren 31a baino lehen. Horretarako munduazblai@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 638 260 477 telefono zenbakira deitu behar dute harrera familia izan nahi dutenek. 

Bi hilabetez

Oporrak Bakean ekimenaren helburu orokorra bi hilabetez, 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da, eta bide batez, desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen duten tenperatura altuetatik babestea.

Gainera, mediku azterketak egiten dizkiete harrera familiarekin dauden bitartean. Bestalde, elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten diete. Azkenik, Saharar herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz eta kooperazioa bultzatuz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak