→Etxebarri

Paracycling Biraren Handbike lasterketa Etxebarrin izango da ekainaren 29an

Bi urteko geldiunea eta gero, Paracycling Bira itzuliko da aurten Bizkaiko errepideetara. Hain zuzen ere, lasterketa paralinpikoa Bilbon, Elorrion eta Etxebarrin izango da.

Argazkia: Seth Kane, Unsplash

Bi urteko geldiunea eta gero, Paracycling Bira itzuliko da aurten Bizkaiko errepideetara. Hain zuzen ere, lasterketa paralinpikoa Artxandan (Bilbo), Elorrion eta Etxebarrin izango da.

Etxebarriren kasuan, Handbike modalitateko txirrindulariak gerturatuko dira. Proba ekainaren 29an, larunbatez, izango da 15:30etik aurrera eta hiru lasterketa izango ditu: 47,3 kilometrokoa (10 itzuli), 37,6 kilometrokoa (8 itzuli) eta 32,9 kilometrokoa (7 itzuli). Irteera zein helmuga udaletxeko plaza izango da.

“Etxebarrin edozein kiroli egiten diogu lekua. Are gehiago, kirol ikusgarri honi”, dio Loren Oliva Etxebarriko alkateak.

Trafikoan eragina

Paracycling Bira dela eta udalerriko zenbait errepide eta kale itxita egongo dira ekainaren 29an 15:00etatik 17:30era bitartean: Zuberoa kalea, Gipuzkoa kalea, Gorbeia kalea, Urkiola kalea eta Sabino Arana eta Goiri kalea. Era berean, Etxebarriko Udaletik jakinarazi dute ezin izango dela garajeetatik sartu edo irten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak