→Etxebarri

900 metro karratuko Pumptrack zirkuitua eraikiko dute Bekosolo parkean

letonia pumptrack velosolutions

Era berean, bolei-hondartzako kantxa eta eskubaloi pista eta Cross Country zirkuitua eraikiko dituzte Bekosolo parkean, aldi baterako.

Pumptrack zirkuitua, Letonian // Velosolutions

Era berean, bolei- eta eskubaloi-hondartzako kantxa eta Cross Country zirkuitua eraikiko dituzte Bekosolo parkean, aldi baterako

Herritarren gozamenerako Bekosolo parkean aisialdirako gune ezberdinak jarriko ditu Udalak epe ertainean. Dagoeneko Skate pista dago bertan, baita aire libreko gimnasioa ere, baina eremu berean beste elementu batzuk ipiniko ditu Udalak: 900 metro karratuko azalerako Pumptrack zirkuitua, 33×18 metroko bolei- eta eskubaloi-hondartzako kantxa (600 metro karratuko azalera), eta Cross Country zirkuitua bi eremuen arteko lursailetan geratuko den espazio librean (500 metroko luzera).

“Lursail hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskumenekoa da eta etorkizunean eskola publikoak izan ditzakeen beharretarako erabiliko da. Epe ertainean ez da lursail hori erabiliko, beraz, inbertsio hauek herritarren gozamenerako prestatuko dira, ez, aldiz, behin betirako”, diote udal ordezkariek. Udalak dagoekenko hiru elementu horien obretarako kontratazio-prozesua zabaldu du, maiatzaren 30era arte. Epea bukatuta, Udalak dagoeneko esleitu ditu obrak eta datozen hilabeteotan gauzatuko dituzte lanak.

etxebarri-pumptruck-cross-country-hondartza-zelaia-bekosolo-parkea-2018-infografia-etxebarriko-udala

Horrelakoa izango da Bekosolo parkearen itxura obrak egin eta gero // Etxebarriko Udala (Albistearen eguneraketa: ekainak 14)

Skateparkean hobekuntzak

Bekosolo parkeko eremuaren hobekuntzaren eta aprobetxamenduaren baitan, Udalak Skate pista konpontzeko lanak hasi berri ditu. Zehazki, jarduketa hauek gauzatuko dituzte: mini half pipe-a eta arrapalen sarrera metalikoak konponduko dituzte; erdiko duna, eta 5 eta 7 metroko quarter-ak eraikiko dituzte (bi trantsiziokoak eta 1,20 eta metro bateko altuerakoak, hurrenez hurren); zementozko kajoiak –Slappy-ak– jarriko dituzte; skateparka guztiz margotuko dute; eta egungo materiala aprobetxatuz, moduluak berriro kokatuko dituzte.

La Kanterak burutuko ditu obrak eta Udalak 31.460 euroko inbertsioa egingo du. Obrak dirauen bitartean segurtasun hesiak instalatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak