→Etxebarri

Abiadura kontrolatzeko radar informatiboa kokatuko dute Maribi Iturbe kalean, Etxebarrin

basauri radar informatiboa agirre lehendakaria kalea

Etxebarriko kale batzuetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radar informatiboak jarriko ditu Udalak, “zonalde jakin batzuetan bide-segurtasuna hobetzeko asmoarekin”.

Basauriko Agirre Lehendakaria kalean dagoen radar informatiboa // Google Maps

Etxebarriko kale batzuetan ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radar informatiboak jarriko ditu Udalak. Lehenengoa Maribi Iturbe kalean kokatuko dute, beherako norabidean, EtxebarriBus geltokiaren ondoan, “zonalde horretan bide-segurtasuna hobetzeko asmoarekin”, diote udal ordezkariek. Ibilgailuentzako abiadura-muga 30 kilometro ordukoa da, eta gehiegizko abiaduraren kasuan, abiaduraren informazioa gorriz agertuko da keinukarian, aurpegi tristedun batez lagunduta.

Oinezkoentzako arriskuak txikitzearen alde, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzearen alde eta bide-hezkuntza indartzearen alde Udalak hartutako beste neurrietako bat da hau. Radar informatiboak udalerriko gune sentsibleetan jarriko dituzte, horien bitartez, abiadura-muga errespetatzeak duen garrantziaz jabetzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak