→Etxebarri

Sagardotegira irteera antolatu dute martxoan Etxebarritik

gipuzkoa astigarraga alorrenea sagardotegia

Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisitaldia (Pasaia, Gipuzkoa) eta Alorrenea Sagardotegian bazkaria (Astigarraga, Gipuzkoa) antolatu dituzte Etxebarritik martxoren 3an.

Alorrenea Sagardotegia

Negu Kulturala programaren barruan Sagardotegira irteera antolatu dute Etxebarritik. Hain zuzen ere, martxoaren 3an, larunbatez, izango da irteera eta egitaraua ondorengoa izango da: Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisitaldia 11:00etan (Pasaia, Gipuzkoa) eta bazkaria Alorrenea Sagardotegian 14:00etan (Astigarraga, Gipuzkoa).

Irteera 09:30ean izango da Etxebarritik (udaletxe ondoko autobus geltokitik) eta itzulera Hernanitik 21:30ean. Irteeran parte hartu nahi duenak txartelak salgai ditu Etxebarriko Euskara Zerbitzuan (CIME eraikina, 2. solairua) otsailaren 27ra arte. Etxebarritarrek 25 euro ordaindu behar dituzte eta kanpokoek 30 euro. Etxebarriko herritarrek lehentasuna izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak