→Etxebarri

San Antonio etorbidean 42 plazako aparkalekua egokitzeko obrak hasiko dituzte

Obrak apirilaren 23an hasiko dituzte. Egun horretan hasita zonalde horretan aparkatzea debekatuta egongo da.

42 plaza izango ditu aparkalekuak, baterian aparkatzeko // Argazkia: Etxebarriko Udala

San Antonio etorbideko behin behineko aparkalekua egokituko du Etxebarriko Udalak. Ildo horretan, 900 metro karratuko gunea hobetu eta 42 plazako aparkalekua sortuko du, ibilgailuak baterian aparkatzeko.

Kontratazio-prozesua martxoan zabaldu ondoren, obrak apirilaren 23an, asteartez, hasiko dituzte. “Lanak direla eta, egun horretan hasita zonalde horretan aparkatzea debekatuta egongo da”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak