→Etxebarri

San Antonio eta Etxebarri arteko pasabideko zorua aldatuko dute otsailean

N-634 errepideko oinezkoen pasabidearen hobekuntza lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak otsailaren hasieran. Obrak hilabete bukaerarako bukatuko dituzte.

Argazkia: Etxebarriko Udala

N-634 errepideko oinezkoen pasabidearen hobekuntza lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak otsailaren hasieran. Pasabidearen zorua aldatu eta junturen zabalkuntza eta estribuak konponduko dituzte. “Zehazki, pasabidearen zorua garbituko dugu, pitzadurak eta zartatu handiak konponduko ditugu, zoladura geruza berria jarriko dugu eta pasabidearen estribuen junturen zabalkuntzak garbitu eta ordezkatuko ditugu”, diote udal gobernutik. Udalak 24.324 euro inbertituko ditu obra honetan, BEZa barne.

Aurreikuspenen arabera, obrak 15 eguneko epean burutuko dituzte, beraz, otsailaren bukaerarako amaituko dituzte lanak. Obrek iraun bitartean ez dute oinezkoen pasabidea moztuko. “Soilik zoruaren azken inprimazioagatik aurreikusi daiteke bidea moztea, baina horrela balitz, aurretiaz jakinaraziko genuke”, diote: “Ordezko pasabidea Baskonia zubitik egin ahal izango da kasu horretan”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak