→Etxebarri

Wikiemakumeak Etxebarri ekimenak emakumeen 13 biografia osatu ditu dagoeneko

etxebarri wikiemakumeak 2018 martxoa wikielkarretaratzea

Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburuarekin, Etxebarriko Iñurtxi Elkarteak lantzen dituen beste hainbat proposamenen artean, Wikiemakume proiektua dago.

Etxebarriko Wikiemakumeak biografia berriak idazteari ekin diote // Geuria

Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburuarekin, Etxebarriko Iñurtxi Elkarteak lantzen dituen beste hainbat proposamenen artean, Wikiemakume proiektua dago. Wikipedia on-line entziklopedian emakumearen papera ikustarazteko grinarekin sortutako ideia da. Besteak beste, historian zehar izandako emakumeen ekarpenak eta ezagutzak Wikipedian biltzea da asmoa, baita Euskal Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea ere.

Etxebarriko Wikiemakume taldearen lehenengo kontaktua 2017ko otsailean izan zen, Mentxu Ramilo Araujo Wikiemakume eta Politika eta Herri Administrazioaren Zientzietan doktorearen eskutik. Ordutik hona tailerrak (doakoak eta libreak) antolatzen dituzte hilero Cimen eta dagoeneko emakumeen 13 biografia ezberdin eratu dituzte Wikipedian, tartean Etxebarriko bost herritarrenak: Ariane Ochoa Torres (surlaria), Arantza Saez de Lafuente Calvo (artista polifazetikoa), Kukullaga Emakumeen Eskubaloi Taldea, Baltistan Fundazioa (nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakundea. Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoaren alde) eta La Basu -Elena Caballero Villanueva- (rap abeslaria). Horiez gain, Monika Lekunberri Uriona (Galdakaoko ikastolako irakaslea 1934-1936 urte bitartean), Sara Estevez Urquijo (kazetari bilbotarra), Carmen Gil Martinez (idazle cadiztarra), Bina Shah (idazle eta kazetari pakistandarra), Raina Tegemeier (komikilari estatubatuarra), Begoña Beristain Garcia (kazetari bilbotarra), Teresa Jordá Vitó (artista polifazetiko bartzelonarra) eta Ainhoa Güemes Moreno (Bilboko kazetaria eta berdintasun teknikaria).

Etxebarriko Emakumearen Astearen egitarauaren barruan, Wikielkarretaratzea egin dute martxoaren 7an CimeLaben. Editore etxebarritarrak izan dira bertan, tartean Sonia Francisco Etxebarriko Wikiemakumeen ordezkaria, baita Mentxu Ramilo wikiemakumea eta Loren Oliva Etxebarriko alkatea ere.

etxebarri wikiemakumeak 2018 martxoa wikielkarretaratzea 1

Wikiemakumeok proiektua Madrilen eta Bartzelonan errotu ondoren, Euskal Herrian ekimenaren lehen urratsak ematen hasi ziren Gasteizko Saregunen. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateetako campusetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Etxebarrin Cimen Wikiemakumeok ekimena lantzen hasi ziren. “Proiektuan parte hartu nahi duenak ateak zabalik ditu Cimen, laborategi berrian“, diote Etxebarriko Wikiemakumeek. Horretarako, inurtxi@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute interesdunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak