→Etxebarri

Wikiemakumeen II. Jardunaldia egingo dute bihar Etxabarrin

etxebarri wikiemakumeak 2018 martxoa wikielkarretaratzea 1

Wikiemakumeen II. Jardunaldia egingo dute Etxebarrin maiatzaren 18an. Mahai-ingurua, tailerrak eta luntxa egongo dira.

Wikielkarretaratzea Etxebarrin iazko martxoan // Argazkia: Geuria

Wikiemakumeen II. Jardunaldia egingo dute Etxebarrin. Maiatzaren 18an, larunbatez, izango da eta goiz osoan zehar izango da Cimen. Besteak beste, mahai-ingurua, tailerrak eta luntxa egongo dira.

Wikiemakumeen II. Jardunaldia

Maiatzak 18, larunbata
10:00 Jardunaldiaren aurkezpena
10:10 Bideokonferentzia Maria Sefidari Fundacion Wikimediaren presidentearekin
10:20 Mahai-ingurua: Mentxu Ramilo (zientzia politikoetan eta administrazioan doktorea. Wikiemakumeok), Ester Bonet (filologa eta hizkuntzalaria. Wikidones), Patricia Horrillo (kazetaria) eta Monica Mediavilla (Social Media arloan aditua). Moderatzailea: Sonia Francisco (Wikiemakumeok ekimenaren dinamizatzailea eta Inurtxi Elkarteko kidea)
12:00-12:30 Eko-atsedena
12:30-14:30 Edizio tailerra Wikipedian
14:45 Luntxa eta jardunaldiaren itxiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak