→Etxebarri

Txakurkrosa eta mendi lasterketak dakartza Etxebarri X-Treme probak

Zazpigarren urtez antolatuko dute Etxebarri X-Treme lasterketa San Antonio auzoan. Abenduaren 2an, igandez, ospatuko da eta lau proba izango dira.

Iazko Txakurkrosa // Argazkia: Duyos Fotografia, Etxebarri X-Treme (Facebook)

Zazpigarren urtez antolatuko dute Etxebarri X-Treme lasterketa San Antonio auzoan. Abenduaren 2an, igandez, ospatuko da eta lau proba izango dira: txakurkrosa (10:30, 8 kilometro), X-Treme Txikia (11:45, kilometro 1), X-Treme Traila (12:00, 11 kilometro) eta Mendi Martxa (12:05, 8 kilometro). Lasterketa guztiak udal kiroldegitik irtengo dira.

Lasterketetan aurretiaz izena emateko epea zabalik dago abenduaren 1era arte (15:00ak arte) www.rockthesport.com webgunean. Proba egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da. Onergyk antolatzen du urtero Etxebarri X-Treme lasterketa, Etxebarriko Udalaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak