→Etxebarri

Argazkiak | Zuztarluze lehiaketako finala egin dute Etxebarrin, formatu berrituan

Zuztarluze lehiaketako finala ospatu dute gaur, ekainak 7, Etxebarrin. Kukullaga ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hartu dute parte txapelketan, bi txandatan. Ohiko lehiaketa egin beharrean, formatu berritua aurkeztu dute gaur Etxebarrin, ginkana erakoa. Kalekumeak eta Berbalapiko ohiko jokoak egin dituzte, baita Off probak ere (berria): abestiak jarraitzea eta asmakizunak. Zuriñe Hidalgok (Hesian taldea) eta Txurruk (Gaztea) aurkeztu eta gidatu dute lehiaketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak