→Etxebarri

EtxebarriBus zerbitzuan irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko flota berriztu dute

etxebarri etxebarribus 2016 flota berriak

Etxebarriko Udalak udal autobusaren zerbitzuak hobetu ditu eta erabiltzaileen eskaera berrietara egokitzen den ordenantza bat onartu du.

Etxebarriko Udalak udal autobusaren zerbitzuak hobetu ditu eta erabiltzaileen eskaera berrietara egokitzen den ordenantza bat onartu du. Horiek horrela, Mugikortasun Urriko Pertsona bidaiarien irisgarritasuna lehenetsiko dute; umeen ibilgailuen eta aulkien irisgarritasuna antolatuko dute; adin gabekoen irisgarritasuna arautuko dute; animaliekin batera bidaiatzea ahalbidetuko dute (8 kilo azpiko txakurrek bidaiatu ahal izango dute); bizikleten eta bagaje berezien (kirol-materiala, musika-tresnak…) irisgarritasuna eta garraioa ahalbidetuko dute; eta azkenik, bidaiarien eskubideak eta betebeharrak eta ez-betetze aurrean aplikatu beharreko zehapenen ingurukoak arautuko dituzte.

Guztira, EtxebarriBus Hiritar Garraio Zerbitzuak 4 autobus izango ditu: 10 metrotako 2 autobus eta 12 metrotako beste bi autobus -azken hauek aurrekoen ordezkoak eta errefortzukoak izango dira-.

Garraiorik erabilienen artean

EtxebarriBus zerbitzuak iaz 561.000 bidai baino gehiago egin zituen eta Bizkaian dauden 10 garraiorik erabilien artean dagoela jakinarazi du Udalak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak