→Etxebarri

EtxebarriBusen kontratua 2020. urtera arte luzatu du Udalak

2005. urtean Etxebarriko Udalak Etxebarribus autobus zerbitzua jarri zuen martxan, Udalak berak finantziatutakoa eta kudeatutakoa. Hamar urte bete dituen honetan, Etxebarribus zerbitzuaren kontratua 2020ko maiatzaren 9ra arte luzatzea onartu berri du udalbatzak.

Erabaki horren ondorioz, esleipenduna den Leintz Garraioak enpresak bi autobus berri erosiko ditu eta 2016ko lehen hiruhilekoan martxan jarriko dituela adierazi du. Arrapala automatikoak eta eskukoak, mugikortasun urriko pertsonentzako eta umeen gurdientzako guneak, informazio-pantailak eta bizikletak eramateko tokia izango dute autobus berriek.

Etxebarribus zerbitzuari esker, herritarrek Metro geltokira joateko aukera erraza eta azkarra dute”, diote udal agintariek. Busak udalerriko zerbitzu asko lotzen ditu: Metroa, Euskotren geltokia, ikastetxeak, institutua, osasun zentroa eta kiroldegia, besteak beste.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak