→Etxebarri

Etxebarriko inauterietako desfilean parte hartzeko epea zabalik da

etxebarri inauteriak 2014

Desfilea eta ondorengoko festa otsailaren 14an izango da. 2015eko inauterietan parte hartu nahi dutenek otsailaren 3ra arte dute izena emateko.

Inauteriak otsailaren 14an ospatuko dira Etxebarrin eta desfilean eta ondorengoko festan parte hartzeko Udalak dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. “Parte-hartzaile guztiek izena eman behar izango dute, desfilean eta frontoian gauzatuko den ondorengo lehiaketan parte hartzeko“, diote antolatzaileek. Otsailaren 3ra arte izango da epea CIMEn (10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara) edo San Antonioko liburutegian (10:00etatik 12:55ak arte eta 16:00etatik 19:55ak arte).

Izena emateko, parte-hartzaile bakoitzaren izen-abizenak, telefonoa eta helbide zehatza ematea beharrezkoak izango da. Era berean, koadrilaren edo bakarkako parte-hartzailearen CDak eman behar dira: “Musika CDak izena ematerakoan ekarri beharko dira, desfilean aurkezten direnak (nahi izanez gero) zein Play Backera (derrigorrezkoak). Formatuak MP3-a edo Wav-a izan daitezke eta gehienezko denbora 3’30’’koa izango da“, diote. Otsailaren 6an parte-hartzaileek arlo soziokulturalean, CIMEren bigarren solairuan hain zuzen ere, sarrerak hartu behar izango dituzte.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|