→Etxebarri

Euskal dantza ikastaroa Etxebarrin otsailaren 6an, 20an eta 27an

basauri euskal dantzak 2013

Izena emateko epea otsailaren 4an bukatuko da. Ikastaroa Metakal kaleko ludotekan izango da. Arpelako kide ez direnek 5 euro ordaindu behar dituzte.

Otsailaren 6an, 20an eta 27an Euskal Dantza ikastaroa antolatu du Arpela Etxebarriko Euskaltzaleen Elkarteak. Ikastaroa Metakal kaleko Ludotekan izango da 19:00etatik 20:30etara eta izen ematea dohainik izango da Arpelako bazkideentzak. Bazkide ez direnek 5 euro ordaindu behar dituzte.

Izen ematea zabalik egongo da otsailaren 4ra arte. Inskripzioa betetzeko www.arpela.eu/dantzatailerra webgunean edo info@arpela.eu helbide elektronikoan egin daiteke.

DANTZATAILERRA-ARPELA

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak