→Etxebarri

Euskararen inguruko motibazio tailerra azaroaren 7an Etxebarrin

‘Zergatik ez?’ tailerraren helburua ‘euskararekiko motibazioa lantzea da’. Azalpen eta ariketa errazen bidez bakoitzaren eguneroko bizitzako egoerak aztertuko dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 5a baino lehen.

Arpela Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneak ‘Zergatik ez?’ izeneko tailerra antolatu du azaroaren 7an 18:00etan Bekosolo Elkartegunean. Tailerraren helburua euskararekiko motibazioa lantzea da. “Horretarako, bakoitzak inguruko hizkuntzekin duen harremanari buruzko gogoeta egitea proposatzen dugu. Munduko hizkuntzen panoramatik abiatuta, bakoitzaren eguneroko bizitzako egoerak aztertuko ditugu azalpen eta ariketa errazen bidez“, diote antolatzaileek. Tailerrak bi ordu inguruko iraupena du.

Saioa dohainik izango da, baina “lekuak oso mugatuak dira, eta horregatik derrigorra da izena ematea“, adierazi dute. Interesatuek email bat bidali behar dute info@arpela.eu helbidera, azaroaren 5a baino lehen. Jatorriz, ‘Zergatik ez?’ tailerra Kataluniako ‘Tallers per la Llengua’ elkarteak sortu du, eta Euskaltzaleen Topaguneak euskararen errealitatera moldatu du.

etxebarri zergatik ez tailerra kartela 2014

Gora