→Etxebarri

Euskarazko Liburu eta Disko Azoka eta Zuztarretatik Oinez egitasmoa asteburu honetan Etxebarrin

Bihar, apirilak 20, Udaberri Kulturala hasiko da Etxebarrin eta maiatzaren 8ra arte luzatuko da. Ipuin kontalariak, tailerrak, kale-ikuskizunak eta Herri Urratsera irteera ere antolatu dituzte.

Aurten Euskarazko Liburu eta Disko Azokaren 14. edizioa antolatu du Udalak. Apirilaren 22an, ostiralez (10:00-14:30/17:00-20:00), eta 23an, larunbatez (10:00-14:00/17:00-21:00), udaletxe plazak hartuko du azoka eta bertan zazpi bat saltoki jarriko dituzte. Etxebarritarrek %20ko beherapena izango dute deskontu bonoa aurkezten badute, eta erosketa bat egiteagatik liburu bat opari jasoko dute. Era berean, “irakurketa txokoa” gaituko dute eta Etxebarriko Liburutegiak eskaintzen dituen liburuan kontsultatu ahal izango ditu bertaratzen denak.

Apirilaren 24an, igandez, Zuztarretatik Oinez ibilbide toponimikoaren ibilaldi gidatua prestatu dute. Etxebarriko iragana eta oraina ezagutzeko aukera emango du 7,7 kilometroko ibilbideak eta ibilbide osasuntsuen atalean diseinatzen ari den ibilbideetatik lehena izango da. Doneztebe, Kukullaga, Zintururi, Kortazarreta eta Ameztui eremuetan zehar izango da ibilaldia. Irteera 09:30ean izango da Doneztebe elizatik eta itzulera 13:00ak aldera aurreikusi dute udal arduradunek. Ibilbide honetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du apirilaren 22a baino lehen 944 267 005 telefonoan edo euskarazerbitzua@etxebarri.net helbide elektronikoan.

UDABERRI KULTURALA 2016 – EGITARAUA

Apirilak 20, asteazkena

17:30 Ipuin kontalaria: “Mozorro jaia” – Apika taldea (4 urtetik aurrera). San Antonio liburutegia

Apirilak 22-23

Etxebarriko XIV. Euskarazko Liburu eta Disko Azoka

Apirilak 22, ostirala

17:00-19:00 Gynkhana “Mari eta Ttartalorekin” (5 urtetik aurrera). Udaletxeko plaza

Apirilak 23, larunbata

12:30 Kale-ikuskizuna: “Up!!!”

19:00 Kale-ikuskizuna: “Filamento en Farolero”

Apirilak 24, igandea

09:30-13:00 Zuztarretatik Oinez ibilaldi gidatua. Doneztebe eliza

Maiatzak 5, osteguna

15:00-17:00 “Kuku tailerra” (0-1 urte). Bekosolo Haurreskola

17:00-19:00 “Familian euskaraz jolasean” (2-5 urte). Haur Hezkuntza Kukullaga-Barandiaran

Maiatzak 6, ostirala

15:00-17:00 “Kuku tailerra” (0-1 urte). Zintururi Haurreskola

17:00-19:00 “Familian euskaraz jolasean” (2-5 urte). Haur Hezkuntza Kukullaga-San Antonio

Maiatzak 8, igandea

08:30 Herri Urrats-Senperera irteera (Lapurdi). Udaletxe ondoko autobus geltokia

*Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 4ra arte. Prezioa 3 eurokoa izango da (etxebarritarrentzat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak