→Etxebarri

Etxebarriko futbol zelaia kudeatzeko deialdia zabaldu du Udalak

Etxebarriko Udalak futbol zelaiaren kudeaketarako, zaintzarako, mantentze lanetarako eta bertako tabernaren ustiapenerako proposamenen aurkezpen-epea ireki du abenduaren 9ra arte. Kontratuaren berrikuntza nagusia Eusko Jaurlaritzak onartutako Adikzioen Legearen aplikazioan datza. Lege honen arabera, kirol txapelketak egiten diren bitartean edari alkoholdunen salmenta eragozten da, eta horren harira deialdia zabaldu dute. 

Orain arte, mantentze-kostuei aurre egiten zitzaien tabernaren sarrerekin, alokairuaren zati batekin eta Udalak urtean emaniko 6.000 euroekin. Nahitaezko neurri honen aplikazioak Udalak bere ekarpena handitzea dakar, tabernako sarrera murritzagoari aurre egiteko. Udalaren gehiengo ekarpena zerbitzu hau mantentzeko 20.000 eurokoa izatera pasatuko da. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak