→Etxebarri

Futbolari beteranoen Elkartasun Liga Etxebarrin jokatuko da apirilaren 17an

Etxebarrik Futbol 7ko Elkartasun Ligako 4., 5. eta 6. jardunaldiak hartuko ditu apirilaren 17an, larunbatez, 10:00etatik 14:00etara. Espainiako Federazioko Futbolari Beteranoen Elkarteak antolatzen du liga hau eta Lehen eta Bigarren Mailako klubetako futbolari ohiek parte hartzen dute.

Ipar zonaldeko 9 taldek hartuko dute parte Etxebarrin: Athletic, Racing, Logroñes, Eibar, Sestao River, Real Sociedad, Mirandés, Osasuna eta Barakaldo.

Tximeleta azala ikertzeko ekimena

Etxebarriko Udalak bat egin du Elkartasun Liga honekin eta kolektibo desberdinen egitarau sozialak zabaltzea eta babestea du helburu. Era berean, jarduera hau Hegoak Astinduz elkarte etxebarritarrarekin elkarlanean aritzeko ere balituko da, tximeleta azala izeneko gaixotasuna ezagutarazteko eta ikertzen laguntzeko. Sarrerak 2 euroan egongo dira salgai -umeak doan- eta ekimen horretara bideratuko dituzte.

Torneoan parte-hartzen duten erakunde desberdinek emandako materialaren zenbait zozketa egiteko baliatuko da: Athletic Clubek sinatutako kamiseta eta baloia, CÉBÉ betaurrekoak eta beherapenak Getxo Motorren.


ELKARTASUN LIGA – EGITARAUA

Apirilak 17, larunbata

10:00

Athletic Club – Racing Santander

Sestao River – Real Sociedad

10:40

Osasuna – Mirandés

Logroñés – Barakaldo

11:20

Athletic Club – Real Sociedad

Racing Santander – Eibar

12:00

Osasuna – Sestao River

Mirandés – Barakaldo

12:40

Osasuna – Eibar

Mirandés – Athletic Club

13:20

Logroñés – Real Sociedad

Racing Santander – Sestao River

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak